oihana arana

Traba egitea

2026ko maiatzaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Berandu heldu nintzen zita jarri genuen aparkalekura. Puntuala naiz oro har, baina asko kostatzen zait errepidean txirrindulariak aurreratzea. Haien atzetik egin nuen bidea, astiro-astiro. Aparkalekuan ezagutu nuen Delfina Acosta poeta saltarra. Izerdi patsetan ni, aire girotuarekin kotxean gotortuta eurak.

Bilgune Feministak antolatuta gaur Donostian egingo diren Gorputzen Burujabetza izeneko jardunaldien hitzaurre moduko bat izan zen ostegunean Durangon Maria Osesek, Delfinak eta hirurok egin genuen Travan dauden berbak izeneko solasaldia. Besteak beste, Trava palabra mala izeneko liburua ezagutarazteko antolatutako saioa.

Izenbururako hitz jokoa egin genuen arren, Trava hitza trabestiri dagokio. Eta hortik egin zuen berba poetak: bere bizipenak, borroka trabestia, bere sustrai guaraniak… izan zituen mintzagai. Ohikoa den bezala, osteko tragoa izan zen emankorrena. Ertzetako gorputzen literatura deslegitimatzeko erabiltzen diren mekanismoei buruz pentsatzen egon nintzen gero, bueltako bidean. Eta uste dut elkarrengandik ematen duen baino gertuago daudela trava eta traba berbak.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE