Maialen Akizu.

Trapu zaharrak

2024ko otsailaren 11
05:00
Entzun

Amak esan dio ezetz. Ez diola mozorroa erosteko dirurik emango. Alaba mesedez eta mesedez ahalegindu da iritzia aldarazten. Ezetz. Pagaren negoziazioarekin ere saiatu da. Ez. Garajean badela nahiko trapu zahar, izebak ere izango duela zer edo zer, eta nahi bazuen lagunduko ziola horretan. Berrogeita hamarrekorik ezetz. Ate danbatekoaren dardararekin bat hasi da amaren barne marmarra.

Bataila hark merezi ote zuen zalantzati bera joan da garajera. Armairu batean gordeta ditu inoiz mozorrotzeko pentsatutakoak: peluka hori luzea, izar formako betaurrekoak, bakeroen kapela. Zalditxoen irudiak dituen kaxan lepoko, belarritako eta eskumuturrekoak. Izeba Margarirenak. Alkandora marroiarekin ondo geratuko zaizkiola eta poltsikoan sartu ditu. Apalaren sakonean larruzko zapatak. Aitak zenbat aldiz jantziko ote zituen. Inor begira ez zuela ziurtatu eta arrosa bat balira bezala usaindu ditu. Eta gabardina urdinaren eta mahonezko buzoaren artetik atera da uda batez kendu ere egin gabe erabili zuen soineko gorria. Atzamarrekin ukitzean laztandu du Gironako hondartza hartako haizeak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.