oihana arana

Trenean

2026ko urtarrilaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iratzargailuari bi aldiz entzungor egin, bart prest utzitako arropak jantzi eta presaka jaitsi ditut eskailerak. «Nora zoaz ordu honetan?» esan dit pisukideak ohiko duen baretasunez kafe usaineko sukaldetik. Bidean jateko banana bat hartu eta «Donostira. Berandu noia. Laister bueltauko naz. Orduen armosaukot ganoraz» esan diot.

Trenarekin batera heldu naiz estaziora. Eseri naizenera arte ez zait normaldu arnasa. Altzoan portatila zeraman aldamenekoak. Lanekoa baino izan ezin zitekeen kalkulu orri batekin ari zen. «Hau be jausi da tranpan», pentsatu dut neure artean. «Uste baino zailaue da edonundik lan ein ahal izatie eta une oro lanien ez egotie, ezta?», esan diot begiradarekin. Ni ere, modu disimulatuagoan bada ere, zutabe hau zirriborratzen ariko ez banintz moduan.

Poltsikoan sartu dut mugikorra. Lau edo bost ilara aurrerago, ispilu txiki bat eskuan hartuta, aurpegia makillatzen ari zen bidaiari batengana zuzendu dut soa. «Hau be denporie aprobetxetan», pentsatu dut.

Begirada apur bat gehiago luzatu eta katagorri batekin egin dut topo. Zuhaitz handi baten arrama biluzietan zebilen hara-hona. «Trenak begira egoteko die», esan dut.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA