oihana arana

Trenetik

2026ko uztailaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ohi baino gehiagotan hartu dut asteon Donostiarako trena. Poz handia ematen dit kotxea estaziopean utzi, poema liburua zabaldu eta konturatu orduko Easo Plazan egoteak. Ez nago oporretan, baina autoa ahalik eta gutxien hartzeko bezain lasai banabil, zorionez. Altzoan liburu eder bat eta belarriaren gainean arkatz puntazorrotz bat izan arren, besteek esaten eta egiten dutenari adi egoten den bidaiari klase hori naiz. Besteen bizitzak asmatzen aritzen diren horietakoa. Gaur ere hala nindoan, bete-beteta zetorren bagoiko baztertxo batean, belarriak zut.

Gero eta etsigarriagoa zait inguruko paisaia. Gero eta arrotzagoa. Pentsa, bereziki zalea ez izan arren, gaur aurikularrak jantzi behar izan ditut bost minutu pasatu orduko. Bidaiari ia guztiek ingelesez edo frantsesez berba egiteak ala nik ulertzeko moduko hizkuntzetan izan diren elkarrizketa gehienak Espainiako gizonezkoen futbol selekzioari buruz izateak, ez dakit zerk eman didan amorru handiagoa. Tira, badakit. Baina biek oso handia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA