Jira. Xabier Gantzarain

Trukean

2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Parean tokatu zitzaidan. Egiteko neukana utzi, koska batera igo, eta errege magoen kabalgata ikusten geratu nintzen herenegun, Donostian. Sinetsidazu, ikuskizun aparta da. Gameluak, ardiak, antzarak, idiak, astoak, zaldiak, elefantea errege beltzarentzat; horra, aberastasuna. Exotismo apur bat, goxoki asko, oparotasunaren promesa. Ikuskizun aparta da jende zoriontsua.

Atzerakako bidaiak ondoeza eragiten du. Txikia nintzen atzo, oihu egiten nien erregeei, ekarriko? Entzungo ote nuen egon nintzen, baina nire parean ez zuen inork ekarriko? egin oihu. Hemen erregeak ez dira euskaldunak, etorri zitzaidan hasieran, baina ez, pentsatzen jarrita, eta hemengo laineza eta larderia ikusita, haurrek badakite eskatutako opariak iritsi egingo direla, eta baita eskatu gabekoak ere, zergatik galdetu hortaz. Ia etxe guztietako ia egongela guztiak opariz beteak, zer dakarte paper distirantetan bilduta? Jostailu horiek guztiak, zeren erakusgarri dira? Izan ote daitezke, zerbaiten edo norbaiten ordezko?

Hamahiru urte barru beteko du mendea Marcel Mauss antropologo frantziarraren Essai sur le don liburuak. Eta gaur, zer esango luke gurea lako gizarte arkaikoetan opari trukeak betetzen duen funtzioaz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.