oihana arana

Tunela

2026ko ekainaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur ere goiko auzotik pasatu naiz etxera bidean. Gauza bera egiten dut egun luzeegia izan dudala sentitzen dudan aldiro: autoa ermitaren parean aparkatu, petrilean eseri eta ilunabarrari begiratu. Asko gustatzen zait etxera iritsi baino lehen eguna amaitutzat ematea. Mezuak erantzuten ditut askotan, irakurri ere egiten dut egun lasaiagoetan. Onar dezadan, hala ere, baten bati deitzen diodala normalean. Ohikoa da ahots tonu apalez deiak «Ez dakitzu zelako zeru ederran aurrien nauen oin» moduko esaldiekin hastea; elkarrizketa serio bat marigorringo baten bisitak egin didan ilusioagatik etetea. Beti gorde behar da irribarre bat edertasunarentzat.

Lagun bati deitu diot gaur. Kotxean zihoan. Hasi eta apur batera, nik berbetan jarraitu arren, deia moztu egin dela adierazi dit bestaldeko isiltasunak. «Jo, barkatu! Tunel bat. Kontatu berriro», esan dit berehala. Lasai egoteko esan diot. «Bai, baina haserretu egiten nau», esan dit, «hainbeste teknologia eta hainbeste zera, eta oraindik moztu egiten dira deiak tuneletan». Grazia egin dit haserreak, eta hala adierazi diot. «Ni lasaittu eitten nau ba», esan dut, «lasaittu eitten nau teknologixiek mugak eukittiek». Konbentzitu dudala uste dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE