oihana arana

Txapelketak

2025eko irailaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Domekan goiz bazkaldu, kafea korrika hartu eta kotxea beteta abiatu ginen Urdulizera. Berbetan egin genuen ordu eta pikoko bidaia irratia pizteko beharrik sentitu gabe. «Zelako saioa aurreikusten duzue?»; «akorduan duzue honek orain dela lau urteko saio hartan kantatu zuen bakarkakoa?; nik errima batzuk kopiatu nizkion, ipini, bai, gustura entzungo dugu»; «aspaldi ez dut beste hau entzun, ea nola datorren».

Hasi da txapelketen aroa. Domekan hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; Nafarroakoa, Xilaba, Arabakoa eta Euskal Herrikoa datozkio segidan. Apurka-apurka joango dira aretoak, frontoiak, pabiloiak bertsozalez betetzen. Denok xarmatuko gaitu handitasunak, lehiak, isiltasun absolutuaren eta txalo zaparrada pasioz betearen arteko oreka perfektuak. Ez dezagun ahaztu, ordea, txapelketarik bako garaietan ere asteburuero-asteburuero biltzen dela jendea bertsoaren inguruan gure herrietako plazetan, tabernetan, elkarteetan, gaztetxeetan... eta berez-berez hori dela bertsolaritzak daukan ederrena. Fokuetatik at geratzen den hori guztia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.