maialen akizu 34 172x172

Txatarra

2023ko abenduaren 28a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Txatarra da kontzeptuak esanahia ordezkatzeko gaitasuna duen hitzetako bat. Txatarra. Nahita ere ezin ezer ederrik, luxuzkorik, handirik okurritu txatarra esanda. Txarrari barru-barrura zerbait sartzea da txatarra. Diruaren semantikan zentimo gorrixkarekin lotzen da txatarra; batekoa, bikoa eta bostekoa koma laurogehitahemeretzi-ra heltzeko txanponak dira, ez benetako dirua, eta diru-zorrotik ateratzea lortzen baduzu zure ongizatea hobetzen dela frogatuta dago.  

Europako Banku Zentrala euro digitala sortzear da dirua ikustea kostatzen zaigunoi salerosketak arintzeko. Irunetik Hendaiara bizum edo Paylib sistemen bidez egin ahalko dira ordainketak, eta, gainera, ordainketa digitalen enpresen etekinak —Visa, Mastercard— eurogunean geldituko dira neurri honekin. Gabon giroan supermerkatu, iragarki eta algoritmo eskerga dabil eskean, baina beste batzuei deitzen diegu eskaleak. Orain apenas dugu poltsikoan txin-txinik errukiari men egiteko, pobreek ez dute datafonorik, ezin zaie transferentziarik egin, ez dute jakin eguneratzen. Horregatik segitzen dute pobreago. Inuzenteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.