oihana arana

Udaberri jendea (II)

2026ko martxoaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tulipa horia da nire lore gustukoena. Etxaurrean landatu nituen batzuk udazkenean. Udaberriarekin batera loratu dira. Eguna sortzearekin batera zabaltzen dira eta gaua heldu orduko ixten. Nik ez nekien tulipen petaloek halako mugimendu gaitasuna zutenik. Benetan da harrigarria. Guztiz xarmatuta naukate. Lehertu zaizkio loreak logelako leihotik ikusten dudan gereziondoari. Ozenago kantatzen dute txoriek. Ernetzen ari dira bizilagunaren hortentsiak eta pikondoaren hostoak ere. Poz izugarri handia ematen dit berde argiak. Udazken jendea naizela esan izan dut beti. Eta ez kezkatu, hala dela uste dut oraindik. Udaberri jendeaz fio ez naizela ere esan izan dut. Baina horrekin, beharbada, ez nago hain seguru. Badakit udaberria atzo hasi zela, baina ez dakit zer den gertatzen ari zaidan hau. Barkatuko didazue udazkenzale puruek (Oihana Aranak etab.): espero dut ez zaizuela traizio handia irudituko, baina udaberria sortzen ari zait begien aurrean, eta ez dakit… udaberritzen igartzen dut neure burua ere.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!