Aldiberekotasun erabateko garaiotan zaila da argitzea non edo noiz gauden zehazki. Demagun batek esaten duela udazkenean gaudela. Berehala argitu beharko du, azkenaldiko zehaztapen ezagun bati jarraituz, udazken meteorologikoaz edo astronomikoaz ari den. Bereizketa berria da, nik behintzat ikasi berria, eta, halere, izan, ez da izan daitekeen udazken mota bakarra.
Udazken meteorologikoa delakoak ez du zertan bat etorri udazkenarekin esperatzekoa omen den eguraldiarekin, gezurra badirudi ere. Irailaren
lehenean hasi zen, eta udazken nolabait esateko prototipikoa, berriz, egunotan ari da hasten, behin sanmartinetako uda txiki aurreratu eta luzatua amaituta. Hainbati entzun diogu «azkenik hemen dugu udazkena». Baliteke nik ere esan izana.
Honek pentsarazi dit zer ote diogun udazkena diogunean. Ez dago inoiz jakiterik. Oso hitz arriskutsua da udazkena, ia udaberria beste. Agian horregatik desagertzen ari dira biak (negu eta udaren binarismoa zabalduz). Ez baitago jakiterik zer udazken motaz ari garen: udazken sonoro, bital, ekonomiko, moralaz edo udazken animikoaz.
Gogo aldarte udazkendarrak ni uda partean harrapatu ohi nau, aurten berandutu eta kasualitatez udazken guztiak batera ari naiz bizitzen.

JIRA
Udazken guztiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu