Angel Erro.
JIRA

Ur handiko arrainak

2019ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Hainbat alditan izan dut turista britainiar batek Marokoko azoka bateko saltzaile bati, oker ez banago, oiloak kaiolatuta edukitzeagatik antolatzen dion iskanbilaren bideoa ikusteko aukera, baina, egia esan, ez dut behin ere ikusi, auzolotsaren lotsaz. Irudika dezaket, halere. Ikusi gabekoaz idazteak ziurtasuna flakatuko balit bezala, ez dut iritzi irmorik emanen, irudipen lausoa baizik. Izan ere, galdera moduan adieraziko dut, nire zalantzen erakusgarri: oro har, ez ote dugu sumintze energia alferrik galtzen, behar ez duen ituetan paratzen, bidegabekeriaren katebegi ahulena, azken mamu gorria, astintzen? Hala jokatzeak noraino ez du kontrako eraginik? Ur handiko arrainak lasai utzita. Txikiok txikiekin (edozer delarik lehia) peleatzen garen bitartean, guztia ongi doa. Aurka egin diezaiotela animalien ustiatze basatiari saltzaile txiro baten bizkar. Matxismoari, tokiz kanpoko konplimendua edo iruzkin lizuna egiten duen agurearenean. Hizkuntz kolonizazio eta bazterketa, euskara entzun eta muturra okertzen duen gizabanakoarenean.

Indarra barreiatzeko bidea da. Erosoa, guretzat eta batez ere benetako erantzukizuna duenarentzat. Hobe genuke ikasiko bagenu sumindura noren kontra bildu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.