maialen akizu 34 172x172

Ustezkokeria

2025eko otsailaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maria Gorosarri EHUko ikertzaileak azken bost urteetako hedabideen genero ikuspegia aztertu du. Ondorioetako bat da euskarazko hedabideek EAEko beste komunikabideek baino jarduera profesionalagoa eta feministagoa dutela. Euskarazko komunikabideetan emakumezkoen iturri gehiago erabiltzen dituztela, besteak beste, eta ustezkokeria gutxiago dagoela. Ustezkokeria. Harrigarria egin zait kontzeptu hau sekula erabili gabe nola izan naizen gaurdaino. Ustezkokeriagatik askok ez du euskara ikasten, oso-oso zaila delako, eta, beraz, ezin da administrazio publikoko langileen lan-eskakizun izan. Ustezkokeriagatik bete ditugu ikastetxeak gailu elektronikoz, aurrerapenez, konpetentziaz. Ustezkokeriagatik, biharko egunez orain dela hogeita bi urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria

Euskal komunikabideek badakite, bai, zer den ustezkokeria. Esaten da usteak erdia duela ustela, baina ustezkokeriak, uste dut, ustela duela gehiena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!