Angel Erro.
JIRA

XXX

2023ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Handia behar du X hizkiaren erakarpenak. Gaurko gizartearen semiotika adituren batek saiakera luzea eskaini ahal zion. Musika arloan, kasu, hor ditugu Lil Nas X (izeneko X azken unean gehitu bide zion) edo XXXtentacion (zeinari inoiz X ere deitzen zitzaion). Azken honi buruzko dokumental batean jakin nuen, izena osatzeko, porno industrian ohikoa eta ia bereizgarria den «XXX» hori eta gaztelaniazko hitzaren exotismoa baliatu zituela. Helduentzako filmak egiten dituzten aktore askok X hirukoitza eransten diote izen artistikoari, esaterako, Twitterreko kontuan.

Neure burua zuzendu beharko dut: «Eransten diote izen artistikoari X-ko kontuan». Jakina denez, Elon Muskek izena aldatu baitio (branding-a hizkera teknikoan) orain urtebete ez dela erositako «txoritxoaren» sare sozialari. Dagoeneko ez da txoririk. Zergatik egin ote duen ez dago argi. X hizkiaren erakarpen misteriotsuak ez dirudi aski erantzuna, Muskengan duen eragina handia bada ere: haren azken semeari X AE A-XII izena jarri zion, Paypal plataforma X.com deitzeko tema izan zuen. X misteriotsua da (nor izanen ote da Sr. X?), heterodoxoa, sexya, zirt edo zartekoa, heldutasunik eta funtsik gabea.

Inor gutxik ulertzen du ordezkapena. Zenbat egun iraunen du? XXX?
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA