maialen akizu 34 172x172

Ze barbaridade

2025eko maiatzaren 28a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ze barbaridade egin behar du Israelek Mendebaldeko herrialdeen babesa galtzeko, akordioak eta merkataritza harremanak eteteko, nazioarteko erakundeen aurrean genozidio honen arduradunak salatzeko? Agian, urte eta erdiz Gazari eraso egin behar dio lehorrez, itsasoz, airez, masiboki, biztanleria zibila desegin. Ez da nahikoa. Agian, ospitaleak eta eskolak bonbardatu behar ditu. Hiriak eta azpiegiturak suntsitu. Laguntza humanitarioa iristea eragotzi. Bai, baina… Kazetariak erail behar ditu, medikuak, boluntarioak. Haurrak, haur asko. Bonbekin, balekin, eskuak lotuta, bizirik erreta. Bueno, tira, esan zaie hori ez dagoela ondo, lasaitzeko pixka bat. Ez dago gure esku. Zer egin dezake gobernu batek ba? Zer egin dezake Israelgo errailak diseinatzen ari den enpresak? Zer 2022an 700 milioi euro inguru mugitu zituzten Hego Euskal Herriko armagintza enpresa horiek? Egun batean esango digute gerra bukatu dela, jantziko dituzte dominak, atonduko dituzte omenaldiak, eta errelatoa, historia eta bakea bezalako hitzak entzungo ditugu. Niri, kosta egiten zait, bizi naizen bitartean, Palestina eta Israel aipatzean besterik esango dudanik sinestea: ze barbaridade.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.