Angel Erro.
JIRA

Zer ikasiko?

2023ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Telebista piztuta beste zerbaitean ari naizela airean harrapatu dut albistegian esandakoa, notiziaren testuingurua zein den jakin gabe: unibertsitatera doazen nesken artean %12k baino ez dituzte zientzietako karrerak aukeratzen. Zinez oso ehuneko txikia iruditu zait, neskek letretakoak hobesten dituztela jakin arren. Agian gaizki ulertuko nuen. Notiziak aurrera egin du esanez zientzia-gogoa umetatik landu beharra zegoela, neska txikiei eremu hura haientzat ez zelako ideia burutik kenduko bazitzaien, ez baita predestinazio genetikorik; badakizue, neskak sentiberagoak eta babesleagoak direnez karrera sozialak edo abstrakzio gutxiagokoak nahiago dituztelakoa.

Antzeko zerbait pentsatu dut sare sozialetan agertu zaidan beste bideo bat ikusita. Kasu horretan neskak baino ez dira bertan azaltzen direnak. Selektibitate azterketak egitera sartu aurretik, Barañaingo Alaitz institutu publikoko hiru ikasle (euskal lerrokoak) eta beste bi Miravalles ikastetxe pribatukoak. Lehen hiruretako bik Gizarte Langintza ikasi nahi dute; hirugarrenak, euskal filologia. Bi erdaldunetatik bakarrak bota du berea: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gehi Data Analytics.

Ez du generoak bakarrik baldintzatzen zer (ez) dugun ikasiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.