Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Zertarako

2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Horretan arrazoi du Patxi Zubizarretak: gizarteak idazlea apaingarri eta bufoi moduan nahi izan du, baina beste zerbait da. Beste zerbait hori definitzen dauzkagu lanak akaso, eta beste zerbait horrek hartzen duen lekuan, edo hartzen ez duenean, hobeto esanda. Zertarako nahi ditugu idazleak, zertarako nahi ditugu artistak, zeinek behar ditu, zer dira, gorteko bufoiak, apaingarriak, propaganda politikorako peoiak, zer dira? Zein da gaur intelektualaren eginbeharra? Eta zein da bere lekua gizartean? Nola definitzen da beste zerbait hori, eta zeinek definitzen du?

Izibenerekin izan nuen elkarrizketa. Ez dagoela ezer subertsiborik, edozein kultur ekintza bere baitan ahitzen dela, klub baten antza duela kulturak, geuk egin eta geuk jan, ez dagoela gaizki, baina ez diola uzten klub bat izateari, eta beste edozein klubetan bezala, sarrera ez dela irekia, eta urtero kuota bat ordaindu beharra dagoela, kapital sinbolikoan kasu honetan, egunean egon, berriak jarraitu, eta baita kapital ez sinbolikoan ere, liburuak erosi, kontzertuetara joan, bizitza soziala egin.

Janda behar nuke honezkero, baina ezin: entretenimendu hutsa da kultura? Ez baldin badago ezer subertsiborik, zertarako nahi dugu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.