Maialen Akizu.

Zipriztinak garbitzea

2024ko urtarrilaren 5a
05:00
Entzun

Gertaerek zipriztindu egiten gaituzte, eta zipriztinen metafora ur gardenarekin irudikatzen dugu; ez hainbeste lokatz, odol, edo kakarekin. Israelen sarraskia mundua zipriztintzen ari da. Urriaren 7az geroztik Israel eta Hezbollahren arteko erasoak areagotu egin dira, Yemengo matxino huthiak misilak eta droneak jaurtitzen hasi zaizkie Itsaso Gorritik Israelera doazen ontziei, eta Iran dago jopuntuan Beiruteko erailketen ondotik. Europara hasieratik iritsi dira zipriztinak, eta agintariek konbentzituta segitzen dute gakoa «gatazka kudeatzean» datzala, boterearen hizkuntza korporatiboa erabiltzean, Europa bloke geopolitiko gisa aurkeztean. Bizitzak jokoan ez baleude bezala. Nazioarteko zuzenbidearen eta multilateralismoaren alde egin beharrean, Mendebaldeak estatu-arrazoiak, oihanaren legea eta genozidioa aukeratu ditu.

Zipriztinak garbitu egiten ditugu; ardoarenak kentzen ez da erraza, marrubiarenak ere ez, eta lixiba, bikarbonatoa, ozpinak ez du beti lortzen. Baina zer egin garbiketa batek zipriztintzen gaituenean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.