oihana arana

Zutabegileak

2026ko ekainaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Idatzi berri duen zutabea irakurriko ote dudan galdetu dit lagun zutabegile batek. Oso gertu dago entrega ordua eta neurea idazteke daukat oraindik. Baietz esan diot.

Idatzi berri dudan zutabea irakurtzeko eskatu diot lagun zutabegile bati. «Azkenengo esaldixe bai ala ez? Prisa apur bat dauko». Lehenengo esaldia aldatzeko esan dit. Ez diot kasurik egin.

Idatzi behar duen zutabea idazteko ideia eske deitu dit lagun zutabegile batek bazkaria prestatzen ari nintzela. Ez naiz oso argi egon, ideia bakarra otu zait. Ez zaio gustatu. Badaukat biharko gaia.

Argitaratu berri duen zutabea gustatu zaidala adierazi diot lagun zutabegile bati. Aurrekoa ez nuen irakurri. Espero dut ez didala kontuan hartuko. Ez dit ezer esan. Berak ere ez nau egunero irakurtzen.

Ez dakit zuek, baina nik ez nuke zutabegile baten laguna izan nahi. Halere, baditut batzuk. Hainbeste, ezen bakoitzari bat idazteko faborea eskatuta pare bat asteko oporraldia hartzeko moduan egongo bainintzateke. Akaso ez da hain ideia txarra ere. Ohartuko zinatekete?

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE