Hitz beste

Kortesia

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Aizan, poza ematen dun! Urteen joanak ez din batere kalterik egin: oso guapa ikusten haut, batere zimurrik gabe eta freskotasun distiratsu horrekin! / Ba, hi, oso itsusi hago, dena zimur eta dena gantza. Urteek ez diten batere mesederik egin / Neska, neska, zergatik hainbeste erreparo nik bezala gezurra esateari?

Zergatik hainbeste erreparo gezurra esateari? Kortesia deitzen diogu. Gizalegea deitzen diogu. Jendetasuna edo fintasuna bezalako izenak ere ematen dizkiogu. Baita diplomazia ere. Baina esanahien banda gaiztoago batera jota, hipokrisia ere deitzen diogu. Zurikeria edo itxurakeria. Faltsukeria. Bi aurpegitako jarduna. Kanta ezaguneko «hombre blanco hablar con lengua de serpiente» harako hura.

Nola deitzen zaion zimurrak eta gantzak salatzen dituenari? Deskortesetik putakumera doa hitzen banda. Demokraziarenak baldin badira salatzen diren zimur eta gantzak, antidemokratatik filo-terroristara.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA