Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kuota garestia

2017ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Gustukoak ditut Non dago Wally? bezalako jolas bisualak. Begiek lehen kolpean ikusi ez dutenaz jabetzen laguntzen dute. Halaxe Vocento taldeko atzoko egunkarietako argazki handi koloretsu batek.Bertan, ehunka pertsona hamarnako mahaietan gosaltzen Espektatiba Ekonomikoa Foroak antolatutako enkontruan. Lehen planoan, Lehendakariaren mahaia: bederatzi gizonezko eta emakume bat. Bigarren planoko bi mahaietan: bederatzina gizonezko eta emakume bana. Hirugarren planoko lau mahaietan: idem amen hiru mahaitan, baina ez da garbi ikusten laugarreneko gosaltiar denak ez ote diren gizonezkoak. Argazkiaren atzeko partean, mahai ugari eta ehunka gizonezko, eta bospasei (edo) emakume besterik ez. Berrehun bat pertsonen artean, hamarren bat emakume gutxi asko.

¬ęZerbitzu sozialei eusteko¬Ľ erreforma fiskala zuten hizpide han bilduek. Ulergarria emakume-faltarena: zerbitzu sozialei eutsiz beren kuota betetzen ariko ziren han-hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.