LARREPETIT

Itzuliz

UXUE APAOLAZA
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Komeni da itzultzeko etxe bat baino gehiago izatea, keinuak inprobisatu behar ez diren eremuak non errepikapenek sostengatzen gaituzten; are bidean garelarik, trantsizio uneak izanik ere, Madriletik Donostiara autobusa Lerman geratzen denean, aparkaleku ondoan espiatzen dudan agure artatsuaren lorategia bezalakoak; landatu ditu koloreka ilaran, adreilu artean edertasuna ureztatuz. Beti dago han, nire zain.

Nire etxea da lanerako bidean egunkari fardelak irekiz agurtzen nauen kioskoko jabea, metro gutxi harago kale garbitzailea; egunon. Lantegia bera da etxe, eta, bueltan, hogeita hamar metro koadro jauregitzen dizkidazuna, aurpegia hurbiltzen dizudan bakoitzean laztan bat den patxo epelez, ezer galdetu gabe. Yahoo-ko kontutik sostengatzen nauten afizio konpartitudun maitasun sofistikatuagoak ere etxe dira, izebaren gin-tonikak, kafetegiko zerbitzariaren eguneroko begirada furtiboak, ahizpak, amak eta aitak itzultzen naizenero irekitzen didaten utero elikagaiz betea, Rafael Reigen bloga, Mikel Laboaren musika, Ibonekin bazkariak edo Obabakoak. Liburutegiko aukeratu ezina, El Pradon paseoak, filmotekako aire egokitua...

Komeni da itzultzeko etxe bat baino gehiago izatea, bakoitza ahul, bat erorita, arrosa moztuak, itzultzekorik gabe noraezean ez geratzeko. Kontua da ea bizi ote daitekeen inor etxetik atera gabe, kontua da dena etxe, noiz bihurtzen garen altzairu itzuli ezinik irten ez zarelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.