Larrepetit

'Strange fruit'

UXUE APAOLAZA
2011ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Ez ditut datuak zerrendatuko, belarri batetik sartu eta bestetik ateratzen zaizkit niri ere, gehiegi dira gora behera domestiko eta laboralez beteriko buru bakar batentzat, egiten ditugun gerrak ere ahazten zaizkigun honetan, zenbaki gehiago eman dituen gerra bide batez. Zenbatzen ez dugun hori, edo partzialki egiten duguna, itsasoan itotzen diren etorkinenak dira, errefuxiatu ekonomikoenak.

Modu asko dago, badugu horretarako diskurtso gaitasuna, etorkinek islatzen duten injustiziari buelta eman eta faborea guk egiten diegula sinesteko, are zenbaitek baieztatzeraino, beraien herrialdeak pobreak badira beraien talentu edo lanerako gaitasun ezagatik dela. Ez naiz falazia horiei bueltaka hasiko. Beti dago ├▒abardura asko, egunerokoak horretara behartzen gaitu, eguneroko kapitalistak zerbait badu, hori baita; ezin dela gelditu. Eta sinetsi egiten dugu etorri eta saiatzen denak egingo duela bere etorkizuna. Bada argazkilari bat, Edu Leon, epaiketa bat baino gehiago izan duena sineskeria horiek zulatuko lituzketenargazkiak ateratzeagatik, lapurtu egin dizkioten argazkiak bide batez, etorkinen identifikaziokontroletan eginak, edo ikus ez ditzagun eraikitako kartzeletan, edo beraien kontrako bortxa ekintzak. Bada ikusterik nahi ez den zerbait, komisarietan jasandako torturak salatzen dituztenean bezala.

Eta orain esaten digute, guk sortutako gerra batetik, Libia, (ni egunero ahazten naiz), jendea ihesi irteten ari dela itsasoan urperatzen diren itsasontzietan, edo goseak eta egarriak hiltzen direla gero hondartzetara gorpu iristeko. Google-en Motril jarri eta lehenengoa ez bada, bigarren edo hirugarren sarreran kopuru horietako bat azaltzen da azkenaldian, zenbat iritsi diren, zenbat bizirik, zenbat ez, zenbaten gorpuen zain dauden hondartzetan. Billie Hollidayren herrialdeko zuhaitzetako frutaren antza hartzen ari dira gure itsasoetakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.