Hur Gorostiaga.
Larrepetit

Xilaba Finhalal

2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Larunbat honetan da

bertsozale festa Xilaba xapelgoan

finaleko kresta Atsaldean manifa mutiko ta neska Baionak eginen du segurki gainezka

(festa hitzarekin errima zailak...)

Txapelketa honetan aurpegi berriak Maddi Sarasua ta kantari gaztiak Faltan bota ditugu lengo bertsolaiak Maddalen, Miren, Joanes Mixel ta Ekhiak

(txapelketan ez aurkeztuz, txapelketari duena baino garrantzia gehiago ematen ez ote zaio azkenean, eta aldi berean, garrantzia kentzen...)

Amets da faborito guztien artean Txapel bat baino gehio duela etxean Sustrai eta Hodei zaintsu bazterrean Ea ezusteko bat dugun azkenean

(Kasu Eneritz eta Xumaiekin! )

Ikusleen artean bat zaigu faltako Aurore ez baizaitugu Baionan izango bertsolariek segur zutaz kantatuko Bertsozaleek ere gogoan hartuko

(Aurore eta beste presoak ere aipagai izanen dira Baionako karriketan eta oholtzan)

Xanti ta Inaxitok ideki bidea Ikastoletan dela segitu xedea Egun ehundaka dira gogoa betea Bertso eskola ere dugula betea

(Banekien ez nuela lortuko. Poto!)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.