Hur Gorostiaga.
Larrepetit

Zangoz gora, buruz beheiti

2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Pobreziaren aurpegia aldatuz ari da. Lehenago gazteak, gizonezkoak eta langabeak ziren behartsuenak. Azken urteetan, aldiz, adin batekoak, emazteak eta geroz eta gehiago lana badutenak dira. Txiroen kopurua Ipar Euskal Herrian ez da hainbat emendatu, baina pobrezian sartzen denak geroz eta zailago du zilotik ateratzea, gauetako afari sozialak, aterpetxeak edo elikagaien denda sozialak lekuko. 10.000 pertsonatik gora dira herritar elkarteek antolatu laguntza zerbitzu sozial berezietara jotzen dutenak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, biztanleriaren %3,5. Eskerrak Frantziako Estatua munduko aberatsenetarik den...

Etxebizitzen prezioak, bikoteen berexketak eta haurren kargak, argindar eta eguneko beharren zamak are eta pisu gehiago du jenden sakeletan. Geroz eta joanago erretretarako baldintzak gogortuz, erretreta lasai eta goxoa espero zutenek, beren ametsa egunetik gauera nola desagertzen den dakusate. Ondoko hamarkadetan, pobre erretretadunen kopuruak sekulako gorakada izango du.

Egunotan etxe kaleratzeen kontrako neurriak hartzeari buruz ari direla Espainiako Estatuan, zorionez Bidasoaren alde honetara indarrean dagoen legeak gau hotzetan babesteko aukera eskaintzen du. Izan ere, azaroaren 1etik martxoaren 15era arte neguko menia aplikatzen da, eta horren bitartez ez da nehor kaleratzen ahal negu gorrian, alokairua ordaindu ala ez, edo etxe huts bat okupatzerakoan ere. Udaberrian, aldiz, besterik izanen da.

Mundua zangoz gora ezartzen ari da edo buruz beheiti. 1929ko krisian, bankariak ziren beren burua leihotik botatzen zutenak, gaur egun, aldiz, bankariek bezeroak bultzatzen dituzte leihoetatik. Krisia bai, baina sinetsarazi nahi digute dirurik ez dagoela. Dirua badago, lehen baino gehiago, baina ezberdinki banaturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.