Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lobby berria

2015eko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fenomeno sozialek, errealek zein imajinarioek, izen bat behar dute entitate bat izango badute jendearen diskurtsoan. Bataiatu ezean, magma baten antzekoak dira, lausoak, aieru hutsak. Behin izena jarritakoan, denok dakigu zertaz ari garen.

Pixkana-pixkana ideia bat barreiatzen ari da euskalgintza deserosoa zaien hainbat sektoretan: euskararen mundua botere faktiko bat da, bere sarea hedatzen ari da han-hemen, kontuz ibili beharra daukagu. Horiek eta antzekoak daude azken aldian hainbat politikarik esandakoen atzean: euskalgintza ez da bere biktimismoak erakutsi nahi duen bezain marginala, aitzitik baizik. Salatzen zuten horri, ordea, izena falta zitzaion, bataioa. Orain gutxi entzun dut nik lehenengo aldiz: euskararen lobbya osatzen omen dugu, lobby hitzaren gutxiespen karga guztiarekin esanda, gaien lobbya aipatzen denean edo naziek juduena baliatu zuten bezala.

Algaraka hasi baino, nahiago adi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.