Gutxitan gertatzen da politikari batek sentimendua eta duintasuna siglen eta diziplinaren gainetik jartzea. Fernandez Varak egin du. Extremadurako presidenteak esan berri duenak bere alderdiko eragile ekonomiko nagusiei egindako kritika baten itxura guztia du: «Langabeziaren datu negatiboen irakurketa triunfalistek lotsa eragiten didate».
Ez da beste munduko adierazpen sekulako bat, ez da esaldi biribilen antologiara pasatuko. Aitzitik: begiak hitzotan iltzatu izana da harrigarri. Langabeziaren datu negatiboen aurrean triunfalista agertzea da, dirudienez, eragile ekonomikoen kontsigna: langabeziaren datu negatiboen jaitsierak sozialisten datu negatiboen jaitsiera frenatzen du. Hortik triunfalismoa.
Langabezia hauteskundeetarako merkantzia dute. Eta Fernandez Varak lotsatu egiten dela esan digu. Sentimendu humano bat igo zaiola erraietatik aurpegira. Hori baino ez.
Humanotasunak harritzen gaitu…
Hitz beste
Lotsatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu