Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Maisu-lana

2016ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Maisu-lantzat daukate guztiek, baina zu arrimatu zinenean —urte asko pasatu da Joyceren Ulises hartu zenuenetik— obrak ez zizun zipitzik eragin. Destainaz jardun zenuen. Esango dute nahi dutena, baina hainbesteko hotsak hotz utzi nau, esan zenuen. Nortasuntsu sentitzen zinen hainbeste jenderi hain ona iruditakoak zu ez zintuelako batere kitzikatu. Baina obra bat —benetako obra bat— hor dago beti. Zain. Ez du presarik. Irauteko kemena du, iraun egiten du. Urteak pasatu dira, obrara hurbildu zara berriro, Olarrak euskarara ekarritako bertsioak kitzikatuta oraingoan: liburua zabaldu duzu, orri-pasa hasi zara. Eta orain urte batzuk gertatu ez zena gertatu zaizu: harrapatu egin zaitu, zintzurretik helduta zauzka, aspaldiko irakurketa hartan ikusi ez zenizkionak borborka dabilzkizu barrenean. Destainaz begiratu zenion obra huraxe bera da, ez da aldatu: maisu-lanaren ispilua oso gordin ari zaizu adierazten zu zarela aldatu dena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA