Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mapak

2016ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Liburu Azokara hurbildu da, mapatxo bat eman diote bertan manejatzeko, eta estand batetik bestela zebilela, burutik pasatu zaio Liburu Azoka bera ere ez ote den mapa bat. Literaturaren pultsuarena. Generoen arteko desorekarena. Zenbat iraungo duten ez dakigun lurralde tematikoena. Ekaitzaren arriskuaz abisatzen ari den zeru beltzarena.

Oasiak, amildegiak, ozeanoak oparitzen dizkiguten mapak dira, azoka bakoitzaren sasoiak berekin dakartza garaian garaiko obsesio, frustrazio, jakin-minak. Garaian garaiko mundua ulertzen (edo lausotzen) lagunduko duten liburuak.

Estand batetik bestera dabilen eroslea ibili liteke benetan galduta, baina galdu nahi ez duelako erosten ditu liburuak. Bere kartografia propioa marraztu nahi duelako liburuekin eta liburuek marraztutako eremuetan. Liburu ona, sortu den garaia baino areagoko mapa bat marrazten duena omen. Agian horrelako perlaren bat darama erosi berri dituenen poltsatxoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.