Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Marea bizian

2013ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Itsasoa gora datorrenean, olatu bakoitzak bere marka utzi nahi du, olatu berri gehienek aurrekoarena baino gorago marrazten dute irabazitako terrenoaren muga. Lehia argiago ikusten da marea bizietan: olatu bortitzenek ere laster uzten diote tokia berri bati. Indartsu dator aurrekoak utzitako marka gainditzen, irensten duen beste olatu bat.

Gauza bera gertatzen da marea biziko informazio politikoetan ere: uhin bakoitzak bere marka jartzen du, albiste berri batek guztiz zahartzen du aurrekoa. Ez dakizu noraino iritsiko den marea, zer eramango duen paretik, zer hondamendi utziko duen atzean. Atzoko marea halakoxea zen Barcenasgate deitzen hasi diren itsasoan. El Paíseko informazioa, erreakzioak, Cospedalen prentsaurrekoa, kereilak, mehatxuak, datu berriak…

Goizean goiz ustelkeriaz idatzi nuen zutabea guztiz zen olatu zaharra eguerdirako. Ordezko hauxe idazterakoan, mareak gora eta gora segitzen zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA