Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Martxoko idusak

2017ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Guarda hadi martxoko Idusetatik!, abisatu zion aztiak Julio Zesarri. Enperadoreak ez zion, ordea, kasu zipitzik egin, eta handik laster, Brutusek, Zesarraren kuttunak,aiztokada batez akabatu zuen. Martxo betean harrapatu du Rajoy bere bizitza parlamentario luzeko lehen porrotak. Kolpe latza izan da, minbera, etorkizun politikoa markatuko diona, eta aise imajina daiteke Brutus bat baino gehiago Rajoyren inguruan, nork bere aiztoa ondo zorroztuta daukala herenegungo porrotaren lehenengo faktura politikoak nori pagaraziko. Hauteskundeen aurrerapena iragartzen ari da aditu asko. Popularrek Rajoy izango duten buru? Bixi-bixia dator panorama.

EAJ sasoi txarrean —martxoko Idusetan!— arrimatu da PPren karelera, herenegun Madrilen gertatuak kili-kolo utzi die hurbilketaren komenientzia. Eta martxoko Idusetan ez bada biharamunekoetan, alderdi guztietan beti agertzen da Brutus-en bat disidentziaren aiztoa hortz artean duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.