Yasmine Khris.

Izendatzea

2025eko abuztuaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azal ederrak atentzioa eman zidanez, Fatma Aydemir-en Demonios eleberria erosi nuen, eta are gusturago irakurri dut azken egunotan. Turkiar jatorriko idazle alemanak familia baten deskribapena egiten du, patriarka hil ostean. Familiako kide bakoitzaren bizitza konplexuen bidegurutzean, puntu komun bat azpimarratzen du: horietako bakoitzak sentitzen du ez dela ongi etorria Alemanian, ez baita bertakoa. Ohar batean, Aldi supermerkatua aipatzen du Aydemirrek, behe klasekoentzako eta etorkinentzako erosketa leku gisa: «Izan ere, oso adierazpen iraingarriak eta gaur egun pentsaezinak sortu ziren, hala nola 'Türke mit Aldi-Tüte'-tik («turkiera Aldi-ko poltsarekin») eratorritako 'Tü-tü', turkiarrak iraintzeko, edo 'Türkenkoffer' ('turko-maleta'), plastikozko poltsak aipatzeko».

Oso adierazgarria eta mingarria iruditu zitzaidan azken aipu hori. Ez da deus berririk, jakina, dominazio sozioekonomikoaz baliatzea, txiroa, kanpokoa edo «behar dena» ez duena mespretxatzeko hitzekin. «Maketo» edo «txarnego» entzun eta pairatu zutenek Euskal Herrian eta Katalunian ongi dakite; baina baita orain «MENA» edo «moroak» jasotzen dutenek ere.

Aste honetan, El Diario.es egunkariak erreportaje luze eta mamitsu bat argitaratu du migrazio-ibilbideari buruz Mediterraneoan, izenburu deigarriz lagunduta: Izenik gabeko hilotzak eta migratzaileak ugaritu dira Formenterako hondartza turistikoenetan. Edo izena aukeratzen dizute, edo ez daukazu. Hau dilema, e.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.