aissa intxausti

Kulpa

2025eko abuztuaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaizki nago. Beti izango nauzu hor. Ez dakit zer egin. Deitu behar duzun aldiro. Lagundu. Hemen nago.

Zaila da mugak jartzea, eta non jarri erabakitzea. Norbait gaizki dagoenean zaindu egin behar dela ikasi izan dugu beti, baina orain norbere ongizatearen izenean mugak jarri behar direlako diskurtsoa ere nahiko hedatuta dago. Lehenengoa ezin daiteke harreman toxikoetan gelditzeko aitzakia izan, ezta bigarrena berekoikeria zilegi egitekoa ere.

Jarduteko moduak eta joerak barneratu ditugu, eta batzuetan iruditzen zait hortik kanpo ez dakigula elkarrekin egoten. Zaintzaile paperean eroso dagoenak besteen ezinegona erabiltzen du bere burua baliagarri sentitzeko, besteen bizitzan beharrezkoa izateko. Ondoezetik laguntza eskatzera ohitu denak, aldiz, besteen maitasuna modu horretan jasotzen ikasi du, eta zalantza daukat batzuetan ez ote garen apur bat gaizki jartzen mimoak behar ditugunean.

Bukletik ez ateratzeko tandem perfektua. Salbatzailea eta salbatua. Sakrifizioa eta kulpa. Ezer ez da zuria edo beltza.

Garrantzitsua da nondik eta zertarako jarduten dugun identifikatzea, zer behar dugun, zer elikatzen dugun, eta zer espero dugun ordainetan. Joerak, sortu ditugun bezala, aldatu ere egin daitezkeelako.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.