Yasmine Khris.

Pikuak

2025eko abuztuaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pikuak erosi ditut. Ez ditut normalki jaten, baina itxurak gogoa ematen zuen eta, aizue, sasoia hasi berri da. Adituek diote nutrizio arloko hainbat bertute dituztela: bitaminak, zuntzak, kaltzioa... Lasai, ez naiz hona etorri kronika nutrizionala egitera. Hozkailuan ditudan pikuek, batez ere, aita gogorarazten didate, urte osoan zehar gozatzen baititu, bere Prousteko madalena izanik. Sarritan kontatzen digu nola, familiaren herrian, «Barbariako pikuak» kontu handiz biltzen zituzten, arantzak dituztela eta: euskarazko indipikuak frantsesez mantentzen du XX. mendeko Barbarie pikondo izena, Aljeriako kolonizazioaren garaikoa. Izan ere, olibondoa eta mahatsondoa bezala, pikondoa ere antzinako gizarte mediterraneoekin estuki lotua dago, eta bere fruitua, sinesmenekin eta tradizioekin. Mahmud Darwix poeta palestinarraren Indipikondoaren eternitatea olerkiak haurtzaroa gogora ekartzen du, erbesteak eta jaioterriaren desagerpena: «Sasi hesi bat zeharkatuz, dio: Gogoratu semea. Hemen, ingelesek zure aita gurutziltzatu zuten bi gauez indipikondo baten hezurretan». Sylvia Plathen Beirazko kanpaia eleberrian, pikondo bat metafora gisa erabiltzen du bere etorkizuna norantz bideratzea nahi duen aukeratzeko. Neure pikondo metaforikoaren azpian aurkitzen naiz ni ere. Hainbeste gauza izan nahi dut. Plathentzat, hautu hori kezkaren, ezinegonaren sinonimo da. Aztertzeko denbora hartu nahi dut nik, sasoia bukatu arte, gutxienez.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.