Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Musika gutxi

2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Postetxera nindoala, ezagun baten dendako pertsiana itxietara joan zait begirada. Beste denda bat gutxiago! Orain astebete zabalik zegoen. Baina atean ez dago itxieraren motiboa agertzen duen ezer. Lagun batek argitu dit arrazoia: «Lehen abisatu egiten zitean negozioaren akabua. Orain, zertarako? Mundu guztiak zekik ez direla oporretara joan». Errepublika garaietan Eibarren denda handi bat itxi behar izan zutenekoa etorri zait gogora. Dendariak herriko musika-bandari deitu omen zion festa bat oparitzeko ordu arte bezero izandakoei. Batek galdetu ziolarik nola litzatekeen hondoa jo eta musika-banda kontratatzea, dendariak erantzun omen zion: «Lehertzekotan, izan dadila musikarekin».

Aurten irtengo omen ginen zulotik. Datorren urtean. Auskalo zenbat urte barru. Esperantza gorde liteke, baldin perspektibarik badago. Galdu dugu geneukan apurra, ez dugu ezer sinesten. Eta perspektibarik gabe, musika gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.