Herenegun, Jose Inazio Basterretxearen ETB1i buruzko artikulu bat zekarren berripaper honek.Gogorra, zehatza, lerratua, orekatua, etsia, adoretsua, garratza, leuna… Norberak jar beza, nahierara, artikuluari legokiokeen adjektiboa. Esaten zituen gehienak ezagunak zaizkigu aspalditik. Hala ere, «euskal kulturgintza deitu izan diogun horrek» ez du erreakzionatzen. Balirudike bost axola zaigula telebistaren iraupena, ez dugula ikusten hedabideak duen potentzialtasuna euskara garatu eta bizi-pozteko orduan.
Diogenes gizon baten bila ibiltzen omen zen linterna batekin. Euskal telebistaren egitekoan sinetsiko luketen euskaltzaleen bila dabil Basterretxea,eta eskergarria da bere aldarrian jarritako adorea: ahaleginean sinesten duelako, ahaleginak merezi duela sinestarazi nahi digu, eta, telebista kritikatuz, gu kritikatzen gaitu.
Gurea etsipena bada, zuzendu liteke. Indiferentziak, ordea, erremedio zailagoa du.
Hitz beste
Nahierara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu