Santiagoko kodizearen lapurretak osagai on asko zituen nobela arrakastatsu baterako. Santiagoko katedrala eta Santiago hiria eszenategi ezin hobeak dira bai gertakariak kokatzeko, baita istorioari atmosfera egokia emateko ere. Lapurretaren inguruko gertakariak ere hor daude, hor daude, halaber, katedral inguruko jendearen elkarren ateko susmoak: eta halako gotzaina izan balitz lapurra, mendeku hartu nahian apezpiku egin ez zutelako? Beharbada kalonje baten amorantea egin zen kodizearen jabe, kalonjeak ematen zion diru urriaren intsentsu-usaina gainetik kentzeko…
Kodizea berreskuratu izanak, ordea, xarma guztia kendu dio nobelari. Batetik, argiketari bat lapur! Kodizea garaje batean eta plastikozko poltsetan! Baina nobela goratsua fartsa guztizkoa bihurtu duena, Raxoi, ditxosozko kodizea besoetan hartu eta prozesioan, Franco Santa Teresaren beso ustelezinarekin ibiltzen zenean bezala…
Hitz beste
Nobela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu