Norberak norberarentzat osatutako historia bat, entziklopedia bat, hiztegi bat... Schopenhauer ez zegoen ados filosofiako historiekin eta bere apeta intelektualen araberako bat idatzi zuen. Alberto Savinio idazlea oso zegoen nahigabetuta bere garaiko entziklopediekin, eta bat beretzat idatzi zuen, bere burua ordenatzeko. Ambrose Biercek mundua zorrotz eta gupidagabe definituko zuen hiztegi bat zuen amets: Deabruaren hiztegia idatzi zuen, euskaraz dago. Fernando Trueba zinegileak bere arte hobeto ulertu nahi, eta zineaz zekiena finkatu zuen idatziz: Zinearen nire hiztegia deitu zion..
Bere ondasun ekonomikoen berri ematen hasi da hainbat politikari. Batere gaizki ez ondasun intelektual pertsonalen berri emango balute ere beren neurriko ahaleginean. Idatziz. Nork bere idearioa argituz —ez alderdiko morroi batek maneiatuta!— demokrazia, askatasuna, justizia, zerbitzuko lana bezalako kontzeptuez.
Berek ez lukete damurik, guk ere ez galerarik.

HITZ BESTE
Ondasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu