Hitz beste

Orban jauna

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Viktor Orban Hungariako presidenteak, eta, duela gutxitik, Europar Batasunekoak, nahiko baldar eman dio hasiera europar presidentetzari. Hungaria barruan ere ez dabil arazo faltan: hango prentsa kontra samar dauka, nonbait, eta lege berri batekin mututu nahi du. Europari ere ez zaio legea gustatu. Orban jaunari zer bururatuko erantzutea, eta beraren eta Hungariaren kontrako «gorrotozko kanpaina» bat dela. Orkestratu dute esatea falta zitzaion.

Gorrotozko kanpaina salatu zuen Mussolinik 1932an: «Gorrotozko kanpaina bat dabil nire kontra, faxismoaren kontra, Italiaren kontra». Espresio bera Hitlerrek ere 1933an, eta erantsi zuen: «Eraso egiten didanak, Alemaniari egiten dio eraso». Espresio bera Francok ere hainbestetan, haren haluzinazio judeo-masonikoak gogoan…

Hain konpainia nobletik apartatzeko, Orban jaunak jakin behar luke norberaren eta aberriaren baturak eragiten duen orbanak faxismoa duela grazia…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.