Pagotxa ote den

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Estatubatuarrek euskara baliatu omen zuten, kode sekretu gisa, bigarren mundu gerran. Bai, noski, argi dago, euskarak baditu bere abantailatxoak ere. Trapukeriarako aukerak, esan nahi dut. Euskararen hesiak, euskararen hermetismoak, euskararen ghetto egoerak aukera aparta eskaintzen digu: ulertzen ez digutenez, etxekoentzat gauza bat esan dezakegu, eta gero, erdaratan, gauza horixe dekoratu, apaindu, baltsamatu, zuritu. Euskaraz dakiten politikariek askotan praktikatu duten jukutria da. Ez dute, ordea, horren patrimonioa. Praktikatu ditugu jokabide berdintsuak beste hainbat alorretan ere. Kulturan, gehiegi urrutiratu gabe.

Batzuek pagotxa deitzen diote horri. Etekina ateratzen jakitea. Ez dut aukeraren mauka ukatuko. Niri, ordea, Randolph Scott-en Legerik gabeko hiria filmeko esaldi hura gogorarazten dit: «Batzuetan pala bat bezalakoa da hizketa: bere hilobia zulatzen du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.