Hitz beste. Anjel Lertxundi

'Pocker face'

2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Istripua ikusitakoan, pocker face jarri zaio (cara de pocker). Ba, nik, jai hartuko diat, eta from lost to the river (de perdidos al ríos). Aizu, uncle (tío), ze ostiatan ari zara? The house through the window (la casa por la ventana) egin diagu xanpain frantsesarekin. Hi, at parrot (al loro) dupleen keinuarekin. Erronda ordaintzen ez duena, to the fucking street (a la puta calle)…

Grazia egiten dute, balirudike euskarari aire freskoa sartzen zaiola kosmopolitismoaren leihotik. Gure artzain amerikanoek kantatzen ez dute ba «todayko (gaurko) neskatilak janzten dira pretty (dotore)»? Koska da artzainen joan-etorriak euskararen eta ingelesarenartekoak direla. Eman ditudan perletan gaztelania da euskararen eta ingelesaren arteko oinarri, zubi, txiste-iturri…

Hiru Eleko Markoaren diseinatzaileek ba ote dute horri buruzko hausnarrik? No fucking idea! (ni puta idea) erantzungo dute ala five to my (niri bost!)?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.