Hitz beste

Prozesioan

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Voltaire eta lagun bat Pariseko kaleetan paseoan. Halako batean, jende multzo handia ikusten dute hurbiltzen, Kristo gurutziltzatu baten irudi erraldoi bat daramatela. Voltairek sonbreirua kentzen du. Prozesioan doazenek begiradak sutan hartzen dute Voltaireren keinua. Urrutiratzen direnean, filosofoak lagunari: ezin ditek onartu Kristo eta ni ezagun zaharrak garela, nahiz aspaldian ez izan batere traturik.

Ateoak —asko, Kristoren ezagun zaharrak— manifestazio bat egitekotan ziren gaur Madrilen. Bertako Gobernu-delegazioak, ordea, debekatu egin du: sinestunen sentiberatasuna finagoa da nonbait ez sinestunen sentiberatasuna baino. Urteari urte, sistema osoa da etengabeko prozesio, amore-emate, klaudikazio, eta, hala ere, sinestuna da beti biktima, iraindua, baztertua, begiramen txit delikatua zor zaiona…

Gizartearen eguneroko martxa laikoa omen, baina Kamerundik baino urrunago gaude estatu laiko batetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.