Saturrarango txoko polit hontan pozik bizi gera, lan eginaz eta jolasean!», kantatzen genuen guk, hamaika hamabi urterekin. Paradisuko atarian bizi ginela sinesten genuen, zerua urratzen zuten orratz moduko harkaitzei begira, hondartza txikian jolasean, itsasoaren orroak loarazten gintuelarik. Mertzedetako amabirjinaren irudi urdinak gure kontrako arrisku eta mehatxuak uxatzen zituen, etxetzar nagusiko fatxadatik.
Urteak aurrera, oroimenari eta historiari esker, mundua hilobi erraldoi bat dela ikastea tokatu zaigu. Halaxe izan da, hilobi eta kartzela, gure mundu hurbilena ere, eta horra non jakin dugun guri paradisua iruditzen zitzaigun hura infernu izan zutela urte batzuk lehentxeago bertan preso egon ziren emakumeek. Fatxadako irudi urdin hura kartzeletako zaindariarena zen, eta emakume haiek ez zioten guk bezala begiratzen.
Itsasoaren orroak ez ziren gure loa babesten ari...
Saturraran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu