Politika zer den galdetuko baligute eta serio demonio jarriko bagina, herri bat gobernatzeko jarduera dela erantzungo genuke. Eginkizun ezin nobleagoa, beraz. Egunero ikusten dugunak, ordea, guztiz zikindu digu hain eginkizunbikainaren irudia: zangotraben, aiztokaden, erdi egien eta gezur totalen, engainuaren, handinahi neurrigabearen, ustelkeriaren, traizioen eremutzat daukagu. Sasiaren lurraldetzat.
Sasi guztien gainetik goiburua hautatu du EAJk datorren igandez ospatuko duen alderdi egunerako, eta ez dakit oso garbi zer esan nahi diguten, zer den berentzat sasia. Agintea kendu zietenen multzoa, politikagintza bera, alderdi barruan sortu zaizkien ustelkeria-kasuak, garai berrien aurrean kokatu beharra...
Nolanahi ere, sorginkeria guztizkoa iruditzen zait niri berez arantzez betea den jarduera batean sasien guztiz goiti ibiltzeko asmo hori...
Ikurrinekin batera erratzak banatuko ote dituzte?
HITZ BESTE
Sorginkeria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu