Zein susmagarriak nonbaitetik alde egindakoan leku utzi berria txit zorrotz kritikatzen dutenak. Hor daukagu azkeneko kasua:banku bateko goi kargu suitzar batek paradisu fiskaletako hainbat dirutzen informazio xehe-xehea eman dio wikileaks-eko arduradun nagusiari. Tipoak erantsi du sistemaren kontra dagoela. Orain, hain justu. Ez du esan bankutik bota zutela.
Maiz gertatzen da: jubilatu eta gero, edo lan batetik bestera joandakoan, edo kiroletik bizitzeko sasoia ahitutakoan, urliak leku utzi berriko sistema kritikatzen du. Lantoki utzi berrian erruz dagoela ustelkeria, zentsura, esklabutza…
Seguru asko, urliak arrazoi osoa du. Baina ordu arte mutu egon denak handik alde egindakoan botatzea egundokoak eta bi, susmagarria begitantzen zait. Ez, behintzat, oso ausarta. Hobe dela berandu, sekula baino? Noski. Baina susmo txarrak hor jartzen nau salatzailearen mendeku-gosea bezalako asmo ezkutuen peskizan.
Hitz beste
Susmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu