Amak bihotz bat eta izen bat ikusi ditu alabaren bizkarrean. Badaki baten batekin hasi dela irteten, intuitzen du maitasunagatik egin duela tatuajea. Kontu-eske hasiko zaio alabari? Hobe isilik: alaba maiteminez dago, haserretu egingo litzaioke…
Bat-batean, irribarre nostalgiko bat atera zaio amari. Gaztetako lige bat du gogoan. Lagun batekin gustaturik, bihotz formako kalkomania bat jarri zuen bizkarrean. Eguzkitan egoten zen, bizkarra belztu arte. Kalkomania kendu zuenean, bihotz zuri-zuri bat gelditu zitzaion. Laguna, ordu arte baino pozago maitasunaren lekukotzarekin. Pasatu zen, ordea, uda, pasatu zitzaien kalentura ere: laguna ia aio ere esan gabe galdu zen desamodioaren kaleetan. Ordurako, ordea, neskaren azala zuritzen hasita zegoen, denborak laster berdindu zuen bihotz izanaren isla…
Ai, alaba itsua!, pentsatu du amak. Hain seguru egotea ere maitasunak tatuajeak adina iraungo diola…
Hitz beste
Tatuajea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu