Zenbat jenderi buruzko iritzi egin finko trinkoa daukagu? Asko ez ditugu pertsonalki ezagutzen, edo hemendik kilometro askotara bizi dira eta beste kultura batekoak dira, ez dugu sekula hitzik egingo haiekin, eta hala ere… Sekula tratatu ez dugun eta tratatuko ez dugun hainbat jenderi buruzko iritzi finko pitzadurarik gabea daukagu.
Entzun eta ikusi dituzunekin, aise asko eraikitzen dugu pertsona bati buruzko juzkua. Gehienetan, behin betikoa izango den juzku bat. Egingo du Urliak nahi —edo ahal— duen guztia, aldatuko du bere jokabidea, bere nortasunak jantziko du beste traje bat, baina guk hasieran egin genuen juzku harekin berarekin segituko dugu hil arte.
Hain adabaki urri ziztrinekin inori traje bat josi nahi izatea zilegi da? Halako pildekin egindako jantziaren luze-laburra ezin zaio egokitu inoren izaerari, baina pilda horiexekin josten ditugu gure iritziak, gorrotoak edo miresmenak.
Beldurra ematen du.
Hitz beste
Trajeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu