Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Umezurtz

2013ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Blas de Oterok bidaia bat egin zuen Txinara 60ko hamarkadan, Idazleen Nazioarteko Elkarteak gonbidatuta. «Pixka bat orientatzera» zihoala idatzi zuen Oterok, ez ironiarik gabe, poema ezagun batean. Maoismoaren garaiak ziren, Liburu Gorriarenak, Iraultza Kulturalarenak. La Cina è vicina (Txina hurbil dago) pelikula egin zuen Marco Bellocchiok, maoismoaren itzal gero eta luzeagoaz Italiako/Europako politikan eta bizitza egunerokoan. Mendebaleko korronte aurrerakoienak Orientera (Ekialdera) begira zeuden, maoismoak, hinduismoak, budismoak argi pixka egingo zutelakoan hemengo ilunpean.

Mundua asko aldatu da ordutik. Bai Mendebala eta bai Ekialdea; komunismoa eta kapitalismoa. Txinako agintari nagusia eta Obama elkarrekin ikusi ditugu egunotan, globalizazioa eta orden berria izan dituzte hizpide: etorkizuna zein potentziak gidatuko dute jokoan.

Ezkerrak umezurtz segitzen du, ez dakielarik nora jo «pixka bat orientatzera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.