Hitz beste

Utikan zelofanari!

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Mortadela-xerrak bezala estaltzen dituzte, baina koska da mortadela zelofanezko pelikula batez biltzea on osasuntsua dela: zelofanari esker, produktuaren itxura ikusten duzu, jakia ez da hain laster alferrik galtzen, bezeroaren hatz lohiek ezin dute txerrikia lardaskatu.

Ederki, badakigu zertarako balio lezakeen plastikozko pelikula finak.

Baina liburuak zelofanez bildu eta mortadelarekin berdintzea, hori bai ezetz! Zelofana jarri aurretik daude liburuak fresko-fresko edo galduta, zelofanak ez die iraungipen-data luzatuko. Liburua liburu dena, zabaldu egin behar da, orriz orri eskukatu, freskoa den ikusi. Lardaskan hasteko gogoa eragiten badu, horratx huraxe erosteko zirrigai lizun askoa. Esku sartzeko motiborik eragiten ez badu, apalera itzuli, eta kito.

Euskal editoreak ez dira (oraindik) liburuak mortadela balitz bezala saltzen hasi. Ez diezagutela liburu bat erosteak daukan erotismo fina zentsuratu…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.