Hitz beste

Uztarria

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Euroa hondoratzen bada, akabo Europa, entzun diot irratiari.

Bruckner filosofoak: «Begiratu gure moneta komunari. Zer ikusten dugu 10, 20, 50 eta 100 euroko billeteetan? Arkuak, zubiak, ateak. Balirudike gure kontinentea pasabide bat dela, pauso galduen saloi bat, planetari luzatutako esku hutsa. Kanpoan gelditu dira Shakespeare, Cervantes, Rembrant, Vinci, Goethe, Dante, Pascal edo Voltaire bezalako figurak». Billete zaharrek nazio bakoitzaren mitologiari eusten zioten (Franco edo Marianne ikusten genituen guk sosetan, horra gure tamala).

Eurotara itzuliz: bertan ageri diren zubiek ez dute ezer lotzen; basamortura ematen dute ateek; arkuek ez diete ezeri eusten. Aireportuak edo supermerkatuak bezalako ez-toki erraldoi bat bilakatzen ari da Europa, merkatuak (Benettonek, Zarak…) eta banku erraldoiek hartua dute europarron plaza nagusia.

Euroa eta Europaren etorkizuna, uztarri berean. Zein etorkizun, ordea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.