Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Vinader eta Euskal Herria

2015eko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Atzo arratsaldean lurperatu genuen Xavier Vinader, Bartzelonan. Haren heriotzak eragin handia izan du Katalunian, non duela aste gutxi batzuk ikusi ahal izan baikenuen haren lagun Xavier MontaƱa eta Angel Leirok egindako erreportaje inarroslea. BERRIAren irakurleek, nahi izanez gero, sarean ikusteko aukera dute oraindik ere, helbide honetan: goo.gl/y8P1kC.

Inarroslea zen erreportajea, kolpean atzera eginarazten baitzigun Euskal Herriaren eta, are, Espainiaren bizitzako aldi beltz bateko errealitatera. Aldi hartan amore eman baitzioten PSOEko gazte demokratek boterearen tentazioari, eta beren egin baitzuten frankismoko herentziarik okerrena: noiz, eta ETAren kontrako gerra zikina gaizkoatu eta paroxismoraino behartu zuten garai hartan. Eta, gaur egun, ikusteak nola baieztatzen duen Felipe Gonzalezek, ahotsak dardararik txikiena ere egiten ez diola, estoldetan defendatzen dela estatua, horrek ulertarazten digu ondo baino hobeto zein bide okerrekotatik ibilarazi gintuzten eta zenbaterainoko mina eragin ziguten.

Ziur nago, Martxelo, nik baino askoz ere gogoanago izango duzula zer-nolako eragina zuten halako jokaleku politiko batean Vinaderren ikerketa betiere zuhur eta dokumentatuek. Zure herrialdekoa izan ezik, beste inongo jende oso gutxi zegoen onartzeko prest bizi gineneko egoera hura diktaduraren iraupena baino ez zela, diktadurako jardunik okerrenen, moralgabeenen iraupena. Vinaderrek, ordea, halaxe onartu eta dokumentatu zuen. Bizia arriskatu zuen, eta ez da esaldi hutsala, argitzearren zer gertatzen ari zen, batik bat, Euskal Herrian. Eta, horregatik, joan den ostegunean, haren heriotzaren berria zabaltzen hasi zirenean, lasaitu egin ninduten bereziki euskaldunon herrialdetik zetozkigun mezuek. Bururik sekula makurtu ez zuen kazetari ausart batekiko onarpen zintzoak baitziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.